Haurren aldetik telebistaren kontsumo arduratsu bat aldarrikatzea eta bide batez telebistaren kontsumo desegoki batek ondorio negatiboak ekarri ditzakeela ohartaraztea da gure helburua. Horretarako, beldurrezko filmen estiloa duen spot bat egitea proposatzen dugu.
Ikerketen arabera, haurrek telebista dute eskolaz kanpoko orduetako denbora pasarik gogokoena[1]. Horretaz gain, jakina da telebistan ikusten dutena haurren ideietan eragina duela; ideia hauek erabili behar dituzten jostailuetan, jolastu behar diren jokoetan, jan behar dutenarengan, izaera edota itxurarengan eragina izaten dute. Telebistak haurra eta heldua, gizon edo emakume, pobrea edo aberatsa, …izatearen inguruko mezu desegokiak transmititzen dizkie sarritan haurrei[2]. Horregatik gai honen aldeko gogoeta bat bultzatu beharko litzatekeela iruditzen zaigu eta horretarako, planteatzen dugun spot-aren bitartez, telebistaren kontsumo desegokiaren ondorio negatiboak azpimarratu nahi ditugu metafora moduan.
GIDOIA
Gure spotean kamera subjektiboa erabilita, hamabiak ematen dituen erloju bati begiratu (segundo-orratzaren hotsa entzuten delarik) eta pasillo ilun batzuetatik argirik gabeko egongela batera iristen gara musika misteriotsuaz lagunduz. Egongelan telebistaren parean sofa bat ikusten da, telebistaren argiak egongela argitzen du. Planoa ixten den heinean antzemango da sofan haur bat (edo panpina bat) eserita dagoela. Planoak telebista enfokatzen duen neurrian, hutsik dagoen kulunkabat ikusiko da pantailan. Amaieran, pantailan dagoen irudia galduko da haur baten negarra entzuten delarik.